Jeff Kinney

Jeff Kinney New York Timeseko 1. bestseller-egilea da, eta sei aldiz eskuratu du Nickelodeon Kids’ Choice Award sariketako libururik gogokoenaren saria. Munduan eragin gehien duten 100 pertsonetako bat da Jeff, Time aldizkariaren sailkapenaren arabera. Washington, D.C.n eman zuen haurtzaroa, eta Ingalaterra Berrira aldatu zen, bere emaztearekin batera, bertan “An Unlikely Story” izeneko liburu denda zabaldu […]

Luis Garde

Luis Garde Iriarte Iruñean jaio zen, 1961ean, eta aspaldian Donezteben du bizibidea. Filologia ikasi zuen. Hirugarren poema-liburua du hauxe. Aitzinetik honako hauek argitaratu ditu: Oihan nabarra (2004, BBK-Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria), Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela)

Antoine Saint-Exupéry

Antoine de Saint-Exupéry (Lyon, 1900eko ekainaren 29 – Frantziako hegoaldea, 1944ko uztailaren 31) idazle eta hegazkinlari frantziarra izan zen. Bere obra ezagunena Printze txikia da, baina kazetari moduan ere lan oparoa egin zuen

Pier Paolo Pasolini

Pier Paolo Pasolini (Bolonia, Italia, 1922ko martxoaren 5a – Erroma, Italia, 1975eko azaroaren 2a) zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala izan zen.

Carmen Gisasola

Carmen GISASOLA SOLOZABAL Markinan jaio zen, 1959an. ETAko militantea izan zen, eta kartzelan dago kondena betetzen. Hau du bere lehen eleberria.

Sofi Oksanen

” SOFI OKSANEN, Jyväskylä-n (Finlandia) jaio zen 1977an. Dramaturgia ikasi zuen Helsinki-ko Antzerki Akademian. Stalinen behiak eta Baby Jane eleberriekin Finlandiako narratzailerik bikainenen parean jarri zen, eta Garbiketa honekin mundu zabaleko arreta bereganatu zuen. Eleberria baino lehenago antzerkia izan zen Garbiketa, eta arrakasta handia lortu zuen 2007an Helsinkin taularatu zenean. Besteak beste, “Nordic Council’s Literature […]

Alberto Martínez de la Cuadra

Euskal Filologian lizentziaduna da, eta, ogibidez, itzultzailea da. Literatura Unibertsala bildumaren barruan, nobela bi itzuli ditu ingelesetik euskarara: Chinua Acheberen Gainbehera dator dena eta Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia. Beste alde batetik, Nabarniztarren Berbakera. Lexikoa eta erabilera-adibideak lexikografia-lana ere argitaratua dauka.

Henri Beyle Stendhal

“(Grenoble, 1783-Paris, 1842). Literaturaren historiak eman duen idazlerik ospetsuenetako bat da. Literaturari, musikari, pinturari eta bidaiei buruzko hainbat liburu idatzi ondoren, nobelak idazteari ekin zion, nobelagintzak bere urrezko aroa izan zuen garaian, erromantizismoaren eta errealismoaren artean. Parmako kartusia honetaz gainera, Gorria eta beltza, Lucien Leuwen eta Armance dira bere nobela ezagunenak. XIX. mendearen ispilu izanagatik, […]

Jorge Giménez Bech

Jorge Giménez Bech (Irun, Gipuzkoa, 1956ko urtarrilaren 15a), euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzailea. 1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazlearekin batera. 1997an Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten. Euskal Herriko hainbat hedabidetan artikuluak idatzi ditu, eta literaturan ere jardun du. Arlo horretan, Gabriel Aresti ipuin-lehiaketa irabazi zuen 1995ean, euskarazko atalean, Trenaren zain lanarekin. Dena […]