Ibon Sarasola Errazkin (Donostia, 1946) Ingeniaritza ikasketak egin zituen Donostian, eta Filosofia eta Letratakoak, Bartzelonan. Batez ere, hizkuntzalaritza landu du, hiztegiaren alorra bereziki, baina, horrez gainera, literaturari buruzko lanak eta kritikak argitaratu ditu, eta literatura ere landu du; zenbait itzulpen ere argitaratu du (Voltaireren Kandido eta Gideren Teseu, besteak beste). Euskaltzain osoa da 1988az geroztik. […]
Belen Altuna (Zarautz, 1969). Filosofia doktorea da. Donostian eta Italiako Modenan egin zituen ikasketak. 1998tik hona, Etika eta Kulturaren Filosofia irakasten dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako campusean. Hainbat testu liburu eta taldeko idatzitan parte hartu izan du, horien artean, Filosofia Politikorako irakurketak IIIan.
Miguel Torga (São Martinho de Anta, Trás-os-Montes, 1907ko abuztuaren 12a – Coimbra, 1995eko urtarrilaren 17a) portugaldar idazlea izan zen.
Bego Montorio Uribarren (Santutxu, Bilbo, Bizkaia, 1959) itzultzailea eta interpretea da.
Edorta Jiménez Ormaetxea (Mundaka, Bizkaia, 1953ko azaroaren 8a) euskal idazlea da.
Gari Berasaluze Ostolaza (Getaria, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 30a – ) euskal idazlea da. Hainbat urtez kazetaritzan eta liburugintzan egin du bidea. Besteak beste, Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria eta Txalaparta argitaletxearen euskarazko liburuen argitaratzailea izan da.
Iñigo Aranbarri Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 20a – ) euskal idazlea da.
1958 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
(Munich, 1827 – Ixelles, 1879) Alemanian jaio zen, aita flandriar eta ama waloniarragandik. Kulturaz eta hizkuntzaz frantsesa izan arren, flandriar herriarekiko mirespena izan zuen beti, Légendes flamandes liburuan bere giroan bakana zen errespetua erakutsiz eta eskatuz. Bat egiten zuen borroka sozial aurrerazale guztiekin, aldizkarietan barreiaturiko artikuluen bitartez. Miserian hil zen, eta oso gerora aitortu zion […]