Pedro Calderón de la Barca

Pedro Calderón de la Barca (Madril, 1600eko urtarrilaren 17a –Madril, 1681ekomaiatzaren 25a) poeta eta antzerkigile ospetsua izan zen. Espainiako UrrezkoMendearen aroko egilea da, baita XVII.mendeko antzerkigile nagusietarikoa ere Europan. La vida es sueño eta El alcalde de Zalamea antzezlan bikainakidatzi zituen, beste hainbat drama, komedia eta auto sakramentalen artean.

Franz Kafka

(Praga, 1883 – Kierling, Austria, 1924). Alemanez idatzi zuen idazle txekiarra. Judu alemaniarren semea zen. Pragako aseguru konpainia batean lan egin zuen, baina gogotik lotu zitzaion literaturari. Bere lanik gehienak bera hil ondoren argitaratu ziren, nahiz eta Kafkak berak guztia suntsitzea agindu zuen. Liburu honetan euskaraturik argitaratzen ditugun 39 kontakizun laburrez gain, badira beste hainbat […]

Joseba Zubimendi

Joseba Zubimendi Martiarena, baita ere Jose Zubimendi, (Donostia, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 12a – Kanbo, Lapurdi, 1939ko irailaren 29a) euskaltzalea izan zen, kantari, itzultzaile, kazetari, irrati esatari, poeta eta antzerkigile aritua.

Toni Morrison

Toni Morrison —jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford— (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18a – New York, 2019ko abuztuaren 5a) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea izan zen, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere […]

Bertolt Brecht

Bertolt Brecht (Eugen Berthold Friedrich Brecht; Augsburg, Bavaria, 1898ko otsailaren 10a – Buckow, Berlin, 1956ko abuztuaren 14a) antzerkigile eta olerkari alemaniarra izan zen. Medikuntza ikasi zuen eta denbora labur batean horretan egin zuen lan, Lehen Mundu Gerran. Gerra amaiturik, talde ezkertiarretan sartu zen. Max Reinhardt antzerki zuzendariaren laguntzailea izan zen Berlinen (1923) eta gero, Piscatorren […]

Herman Melville

” Herman Melville (NewYork, 1819 – NewYork, 1891). Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria:Typee, eta urte bat geroago Omoo. Arrakasta berehalakoa izan zen, baina iraupen gutxikoa. Mardi (1849) eta Redburn (1849) eleberriek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen […]

Anton Garikano

Anton Garikano (Tolosa, Gipuzkoa, 1967) irakasle eta itzultzailea da. Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero.

Leo Perutz

Leopold Perutz (Praga, Austria-Hungariako Inperioa, 1882ko azaroaren 2a – Bad Ischl, Austria, 1957ko abuztuaren 25a) austro-txekiar eleberrigile eta matematikaria izan zen, jatorri judukoa, alemanez idatzi zuena.