Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal filologian lizentziatu zen. Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoa da eta Euskal Filologian doktore. Liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996), Ohe bat […]
Mikel Garmendia Ugarte (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskal idazlea, itzultzailea eta interpretea da. Euskal Filologia ikasi ondoren, Eusko Legebiltzarran itzultzaile-interpretari lanpostua lortu zuen. Literatura unibertsaleko hainbat lan itzuli eta liburu batzuk sortu ditu gazte eta haur literaturan. Euskadi Sarietako finalista izan da. Egun, itzultzaile eta interprete aritzeaz gain, interpretetza eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Letren […]
Nathacha Appanah 1973an jaio zen, Mahébourg-en (Maurizio Uhartean). Parisen bizi da eta Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiten du. Haren beste lan batzuk: Les rochers de poudre d’or (2003), Blue Bay palace (2004), La noce d’Anna (2005). 2007an argitaratu zen Azken anaia, eta geroztik hainbat sari jaso ditu Frantzian
Oiartzun, 1972. alorrean espezializatutako itzultzaile eta interpretea dugu Otegi, Munduko Merkataritza Erakundean aritua, besteak beste. Itzultzaile autonomo gisa eta unibertsitatean irakasle ibili ondoren, Administrazioko itzultzaile dabil gaur egun. Literaturaren alorrean, bi itzulpen egin ditu Literatura Unibertsala bildumarako, Axenario (Jules Renard) eta Ez da erraza gizon on bat aurkitzea (Flannery OConnor). Haur eta gazte literatura eta […]
Jules Renard (Châlons-du-Maine, Mayenne, Frantzia, 1864ko otsailaren 22a – Paris, Frantzia, 1910eko maiatzaren 22a) frantziar idazle eta kazetaria izan zen, Mercure de France sortu zuena.
Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, 1959). Informazio-zientzien doktorea (EHU, 1995). Honen aurreko liburuak: Kideen eta arerioen karakterizazioa. Dualitatea kartel politikoan (1996, EHU); Informazioaren eta komunikazioaren oinarriak (1997, UEU); Kultur-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa (2002, UEU).
Hasier Larretxea Arraiozen, Baztango haranean 1982an sortu zen. Aspaldi Madrilen bizi da. Hijos del peligro (Candaya, 2023), Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak (Amaiurko Gaztelu Elkartea, 2022) Juan Angel Perotxenaren ilustrazioekin, Otro cielo (Espasa, 2022), Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021), Quién diría, qué (Pre-Textos, 2019), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela, 2018), Meridianos de tierra […]
Dylan Marlais Thomas (Swansea, Gales, 1914ko urriaren 27a New York, 1953ko azaroaren 9a) ingeles hizkuntzako poeta eta idazlea izan zen. Halaber, istorio laburrak eta gidoiak idatzi zituen irratirako eta zinemarako, betiere ingelesez. Izan ere, guraso biak galeseradunak izan arren, seme-alabei ez zieten hizkuntza transmititu. Thomasek ospe handia bereganatu zuen AEBetan, eta haren lanik ezagunenak […]
Koro Navarro Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko martxoaren 3a) itzultzailea da. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta irakasle lanetan aritu zen bertan. Hiztegi Batuko lantaldearen parte izan zen 1999 eta 2013 bitartean. 2003ko urtarrilean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Bi bider eskuratu du Euskadi Literatura Saria Itzulpenaren kategorian: 2003an, Zortzi kontakizun lanarekin, eta 2022an, Fiesta. Eguzkia […]
Kai Meyer (1969) literatura fantastikoko idazle aleman ospetsuenetako bat da bere herrialdean, eta bereziki ezagunak dira bere trilogiak, bestek beste: Itsasoko bidaztiak, Hodeietako herria edo Urmaeleko Erregina. Unibertsitatean zinema eta antzerkia ikasi ondoren, kazetari gisa lan egin zuen eleberriaren munduan buru belarri sartu aurretik. Berrogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu guztira. Errealitatea eta pertsonaia […]