Joseba Zubimendi Martiarena, baita ere Jose Zubimendi, (Donostia, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 12a – Kanbo, Lapurdi, 1939ko irailaren 29a) euskaltzalea izan zen, kantari, itzultzaile, kazetari, irrati esatari, poeta eta antzerkigile aritua.
Toni Morrison jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford (Lorain, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko otsailaren 18a – New York, 2019ko abuztuaren 5a) ingelesezko eleberrigilea eta argitaratzailea izan zen, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa. 1993an, Literaturako Nobel saria lortu zuen. Lanik ezagunenen artean The Bluest Eye. Beloved eta Song of Solomon ditu. Halaber, pentsalari eta ekintzaile feminista ere […]
Bertolt Brecht (Eugen Berthold Friedrich Brecht; Augsburg, Bavaria, 1898ko otsailaren 10a – Buckow, Berlin, 1956ko abuztuaren 14a) antzerkigile eta olerkari alemaniarra izan zen. Medikuntza ikasi zuen eta denbora labur batean horretan egin zuen lan, Lehen Mundu Gerran. Gerra amaiturik, talde ezkertiarretan sartu zen. Max Reinhardt antzerki zuzendariaren laguntzailea izan zen Berlinen (1923) eta gero, Piscatorren […]
” Herman Melville (NewYork, 1819 – NewYork, 1891). Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria:Typee, eta urte bat geroago Omoo. Arrakasta berehalakoa izan zen, baina iraupen gutxikoa. Mardi (1849) eta Redburn (1849) eleberriek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen […]
Anton Garikano (Tolosa, Gipuzkoa, 1967) irakasle eta itzultzailea da. Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero.
Leopold Perutz (Praga, Austria-Hungariako Inperioa, 1882ko azaroaren 2a – Bad Ischl, Austria, 1957ko abuztuaren 25a) austro-txekiar eleberrigile eta matematikaria izan zen, jatorri judukoa, alemanez idatzi zuena.
Andolin Eguzkitza Bilbao (Santurtzi, Bizkaia, 1953ko abenduaren 6a- Bilbo, 2004ko martxoaren 24a) idazle eta Euskal Filologiaren fakultatean irakaslea eta Euskaltzaindiko kidea izan zen, Ezkerraldeko lehenengoa.
(Danzig, gaur egun Gdansk, Polonia, 1927 – Lübeck, 2015) Idazle alemaniar honen narrazio lanak bere herrialdearen historiaz eta norbanakoak nagusi diren ideologien menpe egoteaz gogoeta zorrotza egin zuen. 1999an Literaturako Nobel Saria jaso zuen “historiaren aurpegi ahaztua deskubritzeko eta birsortzeko moduagatik”.
Emilio Salgari (Verona, 1862 Turin, 1911). Verne, Sue eta Dumas idazleen ereduei jarraituz, gazteentzako 150 ipuin eta 80 kontakizun inguru idatzi zituen, gehienak abenturetan oinarrituak. Bere liburu batzuek arrakasta handia lortu bazuten ere, arazo ekonomiko eta familiar ugari izan zituen eta bere buruaz beste egin zuen.