TXEMA GARCIA-VIANA «Kartxi» (Donostia, 1963). 1984an argitaratu zuen bere lehen liburua: Ihesi izeneko poema-bilduma (Susa). Gaur argitaratzen dugun Triangelu hautsia lehen narrazio-liburua du. Eleberri honek Tolosako Udalak antolatzen duen Antonio Maria Labaien saria jaso du.
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, 1971). Informazio Zientzietan lizentziaduna, kazetari lanetan aritu izan da hainbat urtez. Bere azken proiektua ETB1eko Go!azen telesailean oinarritutako liburu bilduma da: Iritsi gara!, Eiderren egunerokoa eta Maddiren amona influencerra.
Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7a) euskal idazle eta gidoilaria. Bere lehen eleberriarekin, “Egun guztiak ez dira berdin” (2001, Elkar), Igartza Saria irabazi zuen. Narratibaren arloan beti, haur eta helduentzako literaturako lan ugari argitaratu ditu. Komiki-gidoietan ere aritzen da, anaiarekin tandemean. Bakarka, beste hiru eleberri argitaratu ditu: “Udazkeneko lorea” (2012, Elkar), “Eman amore” […]
Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7a) euskal idazle eta gidoilaria. Bere lehen lanak poesiaren arloan egin zituen, “Katiluaren ipurdia” (1999, Alberdania), baina bere anaia Xabierrekin batera narrazio lan ugari argitaratu ditu, haur eta helduentzako literaturakoak. Komiki-gidoietan ere aritzen da, anaiarekin tandemean. Bakarka, beste hiru poesia liburu argitaratu ditu: “Bizikleta bat egiten dut zure […]
“Enrike “”Kike”” Amonarriz Gorria (Tolosa, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 30a) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Gainera, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da. Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu Joxerra Galarraga eta Guillermo Segurolarekin. Gainera, Argiak argitaratutako Txorakikeriak izeneko liburuak […]
Asisko Urmeneta (Pamplona, 1965). Es dibujante, historietista y escritor. Además de ilustrar libros, ha desarrollado su trabajo en prensa escrita, televisión y radio. Fundó y dirigió la revista de cómic Napartheid entre 1988 y 1994. Se trata de las obras de cómic de Urmeneta: Hegoekialde Urrun Leyenda, Erraondo (1994), I ‘am Pellot, Biba Festa (1996), […]
Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal filologian lizentziatu zen. Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoa da eta Euskal Filologian doktore. Liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996), Ohe bat […]
Mikel Garmendia Ugarte (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskal idazlea, itzultzailea eta interpretea da. Euskal Filologia ikasi ondoren, Eusko Legebiltzarran itzultzaile-interpretari lanpostua lortu zuen. Literatura unibertsaleko hainbat lan itzuli eta liburu batzuk sortu ditu gazte eta haur literaturan. Euskadi Sarietako finalista izan da. Egun, itzultzaile eta interprete aritzeaz gain, interpretetza eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Letren […]
Nathacha Appanah 1973an jaio zen, Mahébourg-en (Maurizio Uhartean). Parisen bizi da eta Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiten du. Haren beste lan batzuk: Les rochers de poudre d’or (2003), Blue Bay palace (2004), La noce d’Anna (2005). 2007an argitaratu zen Azken anaia, eta geroztik hainbat sari jaso ditu Frantzian