Alex Gurrutxaga Muxika

ALEX GURRUTXAGA (Zarautz, 1988). Doktore da euskal literaturan, eta Xabier Leteren obraren gainean egin du tesia, EHUn: Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat (2020). Aurretik, 2013-2016 bitartean, Xabier Leteren Funtsa aztertu zuen. 2016az geroztik, EHUn dabil irakasle. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko kidea da, eta hainbat argital-pen ditu poesiaren azterketaren esparruan. Literatura kritikari gisa, han eta hemen kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola artikuluen bidez (Berria, Euskadi Irratia, Info7, Erlea, Caravansari, eta abar).