Asier Serrano

“Asier Serrano Lasa (Eibar, 1975).Irakaslea ofizioz. Lubaki Bandan hasi zuen bere literatur ibilbidea. Hainbat literatur genero jorratu ditu. Poesian, Bada hiri gorri bat (Elkar, 1997), Picassoren zaldia (Elkar, 2007) eta Hiri gorritik (Elkar, 2010). Narratiban, Hoteleko kontuak (Apokaliftin, 2001) eta Mari basajaunaren eremuan (Txalaparta, 2007). Eleberrigintzan, Eskuetan mapak (Txalaparta, 2007) eta Erlojugilea (Txalaparta, 2009).

Literaturaz gain, musika munduan ere hainbat lan egindakoa da, makina bat talde eta bakarlarirentzat konposatu ditu kantuak eta Lorelei taldearen liderra izan zen. Bakarlari modura ere hiru disko kaleratu zituen: Ez esan inori (Gaztelupeko Hotsak, 2001), Gerrari bai (Oihuka, 2003) eta Hoteleko kantuak (Oihuka, 2005).”