Edu Zelaieta
“(Gasteiz, 1973). Lan apalagoak eta kolektiboak alde batera, aurretik beste bi poema bilduma ditu argitaratuak: Jendakiak urruneko familiatan (2002) eta Mugaldekoak (2004). Azken liburu honetatik, musika eta literatura uztartzen dituen Mugaldekoak taldea sortu da, momentuz disko-liburu bat kaleratu duena (2006).
Sormenezko literaturatik kanpo, dialektologiari buruzko zenbait ikerlan argitaratuak ditu filologia aldizkarietan. Berrikiago, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak doktore-tesia argitaratu diote: Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa (2008-09).
2006az geroztik, Gasteizko Irakasle Eskolan ari da, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren alorrean.”