Goizane Aizpurua

GOIZANE AIZPURUA (Deba, 1984). Arte Ederretan lizentziatua. Goaz antzerki taldeko kidea izan da, eta bi funtzioren gidoiak idatzi ditu: Geltokian (Narruzko Zezen saria) eta Kanika zuri-beltzak. Askotariko sormen eta artea uztartzen dituzten hainbat egitasmotan hartu du parte: Begiradak (ikus-entzunezko artelanei jarritako testuekin osatutako emanaldia), Hiri asko bere baitan (literatura, argazkigintza eta musika lotzen dituena). Bi liburu argitaratu ditu, Izarak eleberriaren aurretik: Irarrazabalgo hormarteratua kondaira (Debako Udala eta Kaioa ASP, 2013) eta 2018ko Pasaia Hiria-Xabier Portugal saria irabazi zuen Afasia Airlines poema-bilduma.