Ibon Plazaola
Ibon Plazaola Okariz (Urretxu, 1979) itzultzailea da duela hamabost urte baino gehiagotik. Bere egungo lan esparruen artean itzulpengintza literarioa eta juridikoa, museografia eta giza eta gizarte zientziak daude. 2003. urtean Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Limes bildumaren sorreran parte hartu zuen, eta bertan hainbat lan klasikoren itzulpenaz, zuzenketaz eta edizioaz arduratu zen (Epicteto, Cicerón, Hobbes, Erasmo, Diderot).
Besteak beste, Jeremy Bentham (Panoptikoa, 2003), Galileo Galilei (Izarretako albistaria, 2011) eta Rudyard Kipling (Elefantearen semea, 2011) itzuli ditu.