James Joyce

JAMES JOYCE (Dublin, 1882 РZurich, 1941). Familia katoliko abertzale batean sortua. Jesusen Konpainiako ikastetxean ikasi zuen, eta garrantzi handia izan zuen horrek Joyceren literaturan. 1904an Irlandatik aldegin zuen, eta oso gutxitan itzuli zen; Zurichen, Polan, Triesten eta, batez ere, Parisen bizi izan zen. Literatura lanak: Chamber music eta Poems penyeats poesia-bildumak; Exiles antzerki-lana; Dublindarrak narrazio-bilduma; Artistaren gaztetako portreta, Ulises eta Finnegan’s Wake eleberriak.