Jana Bauer & Bojana Dimitrovsky & Gerardo Markuleta

JANA BAUER, 1975ean Ljubljanan jaiotako idazlea, dramaturgian lizentziatu zen Antzerki, Irrati, Zinema eta Telebista Akademian. Sodobnost aldizkarian erredaktore gisa lan egin du; hainbat urtez fikziozko lanen editorea izan zen, eta 2012tik erredaktore burua da. Bere pasioa irakurketa sustatzen duten proiektuak dira. Bere lanak sari ugaritarako izendatuak izan dira, eta Desetnica sari bat jaso zuen 2020an Tirrin-tirrin istorioak lanagatik.

BOJANA DIMITROVSKI Suedian finkatutako ilustratzaile eta artista plastikoa da. 1974an jaioa, Belgradon hazi zen, Serbian (garai hartan Jugoslavia). Batxilergoa amaitu ondoren, Kanadara joan zen, eta han ilustrazio digitala ikasi zuen eta ilustrazio eta animazioan lan egin zuen hainbat urtez. Bere ilustrazioak Levstik sarirako izendatuak izan dira, haur literaturako lor-penengatik ematen den Esloveniako literatur saria. 2019an Hinko Smrekar Accolade saria eman zioten Esloveniako Liburu Ilustrazioaren 13. biurtekoan, Ljubljanan. Bere lana nazio-artean argitaratuta dago.

GERARDO MARKULETA GUTIE´RREZ (1963). On~atin jaioa eta aspaldi gasteiztartua. Unibertsitate-ikasketak Donostia, Oviedo eta Gasteizen. Hispaniar eta Euskal filologietan lizentziaduna. Gaur egun literatura itzultzen dihardu. Euskarara ekarri ditu, adibidez, Julio Corta´zar, Eduardo Galeano, Jean Echenoz, Franc¸oise Sagan, Samuel Becket, Michel Houellebecq… Eta gaztelaniaz eman ditu, besteak beste, Juan Luis Zabala, Karlos Linazasoro, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe…