Josu Pikabea

1958an Donostian jaiotako filologoa.

1982tik Institutuko irakaslea. F. Laphitzen Bi saindu heskualdunen bizia (Asociación de Editores Vascos, 1986) lanaren edizioa prestatu zuen. 1993an bere doktore-tesia argitaratu zuen, Lapurtera idatzia (XVII-XIX), Lapurdiko euskalkiaren bilakaerari buruzkoa. Bilakaera baten urratsak (Euskal Herriko Unibertsitatea-Kutxa, 1993). 1994an Euskara guztiok (Alberdania) argitaratu zuen, XX. mendea baino lehenagoko euskalki guztietan idatzitako testuen sorta.