Kai Meyer

Kai Meyer (1969) literatura fantastikoko idazle aleman ospetsuenetako bat da bere herrialdean, eta bereziki ezagunak dira bere trilogiak, bestek beste: Itsasoko bidaztiak, Hodeietako herria edo Urmaeleko Erregina. Unibertsitatean zinema eta antzerkia ikasi ondoren, kazetari gisa lan egin zuen eleberriaren munduan buru belarri sartu aurretik. Berrogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu guztira. Errealitatea eta pertsonaia historikoak mitoekin, elezaharrekin eta herri ipuinekin nahasteko joera da Meyerren lanaren eta estiloaren ezaugarri aipagarri eta nabarmenetako bat. Filmak, komikiak eta irrati-antzezpenak egin dituzte haren lanetan oinarrituta, eta hogeiuta sei hizkuntzatara itzuli dira.”