Maite López Las Heras

Maite López Las Heras (Azkoitia, 1985) Idazlea, poeta eta itzultzailea da. Filologia Klasikoa ikasi zuen. Literatura arloan, poesia sortzen du batez ere, baina ipuinak ere idazten ditu eta testu klasikoak euskaratzen ditu grezieratik eta latinetik. Lópezen poema bat Madrilgo zebra-bide batean ikus daiteke. Iritzi-artikuluak idazten ditu Azkoitia Guka aldizkarian eta Elinberri aldizkari digitalean, poema-liburuen erreseinak idazten ditu Poesialeku webgunean eta “Epeletan” irakurle-taldea zuzendu izan du hainbat urtez. Euskal Idazleen Elkarteko kide da. Hainbat ipuin lehiaketa irabazteaz gain, Euskadi Literatura Sarietako hautagaia izan zen Safo, poesia guztia (Balea zuria, 2020) liburuarekin itzulpenaren kategorian, zeina zuzenean eoliar dialektotik euskaratu zuen eta Amatu (Alberdania, 2022) liburuarekin Euskarazko Saiakera modalitatean. Berea da gainera, Pienso luego escribo (Círculo Rojo, 2018) eta euskarara ekarri ditu Ibilbidea. Egeria (Testu zaharrak, 2022), Poetandreak (Balea zuria, 2022) eta Giorgos Seferis (Susa, 2024). Eskuartean duzu Zirtak su trilogiaren lehen atala.