Marc Majewski

MARC MAJEWSKI. Frantzian jaioa, umetan deskubritu zuen marrazkiarekiko eta pinturarekiko grina, Gustave Doré, Quentin Blake, Maurice Sendak eta margolari sinbolisten lanen bidez. Letra eta Arteetan lizentziatura lortu ondoren, École Pivauten sartu zen, eta bertan Ilustrazioa eta Pintura ikasi. Eskolan zegoela, Benjamin Lacombe eta Marc Chalmé bezalako artista handiekin lan egin zuen, eta horrela piztu zitzaion liburu ilustratuak sortzeko interesa.