Marilar Aleixandre
MARILAR ALEIXANDRE (Madrid, 1947). Feminista da, narraziogilea, poeta, itzultzailea eta Real Academia Galegako kidea 2017az gero. Santiagoko Unibertsitatean, pentsamendu kritiko eta arrazoiketaren alorrean aritu zen irakasle. Galiziako literatur sari nagusiak jaso ditu.
Haur eta gazte literatura ere jorratu du: Alí Babá, Morxiana e os corenta usureiros (2017) eta A filla do minotauro (2018, Premio Raíña Lupa). Poesiari dagokionez, Mudanzas e outros velenos (2017) liburuan bildu zituen bere olerkien zati bat. Saiakeraren atalean, O pensamento feminista de Emilia Pardo Bazán (2021) plazaratu du, eta helduentzako narraziogintzan, aldiz, honako hauek argitaratu ditu, besteak beste: A Compañía Clandestina de Contrapublicidade (1998, Premio Álvaro Cunqueiro) eta As malas mulleres (2021, Premio Blanco Amor). Liburu honek 2022ko Narrazio Sari Nazionala jaso du.