Rakel Pardo Perez

Korronte transpertsonalean espezializatutako psikologoa da, baita psikomotrizista ere. Haren bikotearekin batera, Txokoto taberna kulturaleko sortzaile eta kudeatzailea da, kultura, pentsamendua eta artea zabaltzeko xedearekin sortu zena.
Miguel Hernandez gazte poesia lehiaketaren XXX. edizioaren (2022) irabazle izan zen
eta Iruñeko Udalak antolatzen duen egile berriendako literatur lehiaketan saritua
izan da hainbat urtez (2021, 2022, 2023). Hondarribiko Udalak antolatzen duen “Satarka” (2024) poesia lehiaketako irabazlea izan zen, eta 2024ko maiatzean bere lehen poesia liburua argitaratu zuen, Egurats zabaletako izendaezinak izenburuarekin (Maiatz).