Yolanda Arrieta
YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA Lea Artibaiko Etxebarrian jaio zen 1963an, eta Usurbilen bizi da orain. Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako. Bakarkako lana sormen eta formazio-tailerrekin uztartzen du, ahoz nahiz idatziz, baina bizitza erdi darama liburuak egiten; batik bat, Haur eta Gazte Literaturan. 0-100 urtera arteko literatura maite du. Liburuak egitea gutunak idaztea da beretzat, Nitik Gura. Zahartzaroaren umezarora heldu dela-eta, Etxe bat aldarrikatzen du bere azken lanean; ametsak ontzen jarraitzeko Etxe bat norberarena.