Esnearen kolorekoa

18,00

Ernegazio eta miseria zaharrek trenputxartu duten baserritar baten alaba gazteena da Mary, eta, bere hitz propioetan esaten duenez, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Bizitza ez zaio inola ere samur gertatzen, ez berari ez bere senitartekoei, eta neskatoak aitonaren ondoan bilatzen du, ahal duen guztietan, lan gehiegiaren eta errieta etengabeen nolabaiteko leungarria.

Idazlea:Nell Leyshon

Itzultzailea:AldasoroIrene

Kategoria Product ID: 2669

Deskribapena

1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.

Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.

Itzalen mundua atzera uzteak, ordea, ez dio Maryri mesede hutsa ekarriko. Argitasunaren erreinuan gizakiaren eta ustezko ongileen miseriak ere ezagutuko ditu. Baita hondamendia zein saihestezina izan daitekeen ere.

Idazkera ikasi berria baliatuz, Maryk xalo-xalo jarriko du paperean bere historia, xalotasunak leunduko ez duen azken epaiaren zain.

Nell Leyshonek mikrokosmos ahaztezina sortu du, indarrez eta samurtasunez betea. Pertsonaia ugarietako bakoitzak bere toki propioa erreklamatzen du urtaroen eta baserriko lanen segidari loturiko garai, bizimodu eta gizarte baten fresko bizi hunkigarri honetan.