Hona hemen gu biok

14,20

Kategoriak: , Product ID: 833

Deskribapena

Istorio gazi-gozoak dakarzkigu Dorothy Parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. Kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. Istorio zorrotzak, umorez eta atsekabez beteak. Ikara eragiten duten umorez zipriztindutakoak. Suharrak dira, grina biziz idatzitakoak, betiereko gorabehera katramilatsuak dituztenak kontagai: senar ankerren doilorkeria, emazte otzanen mendekotasuna, senitartekoen itxurakeriak, bikote harremanetako gaizki-ulertzeak, jeloskorkeria, bakardadea, egunerokotasunaren ohikeria, txutxu-mutxuen maltzurkeria, jendarteko bereizkeriak, txirotasuna, arrazakeria, amatasuna, abortua, dibortzioa, buruaz beste egitea… Haatik, ez dira istorio sentibera hutsalak. Ez dira kontakizun arinak, inozoak; pisuak eta larriak baizik. Benetakotasun egiazkoa darie. Argi eta garbi islatzen gaituzte. Eta geure buruaz irri eginarazte digute, bihozgabe, basaki.

Informazio gehigarria

ISBN

84-96310-81-7

Formatoa

13 x 19, 5 cm.

Páginas

280

Primera edición

2005

Última edición

2005