• Itzultzailea: Eskarne Mujika Gallastegi
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 156
  • Formatua: 205 x 140 mm
  • Orrialdeak: 200
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 18/11/2022
  • Ebookeko argitalpen-data: 18/11/2022
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-735-4

Koaderno handia

Agota Kristof

Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia
bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita bi atal laburretan zehar, zer ez digute kontatzen. Eta
nola. Liburuak jakin-mina pizten du. Erakarri eta berarekin eramaten du irakurlea liluraturik.
Edonor harritzen baitu horrelako gertaera lazgarriak hain xalo kontaturik entzuteak. Xalotasunaire
hori lortzeko, Agota Kristofek haurren idaztankera antzeratzen du.
Irakurketa amaitu eta gero, liburua itxi eta gogoetatsu geratuko gara, irria ezpainetan
eta galderaren bat buruan jauzika. Gaiztoak eta ankerrak al dira? Zer da Ongia?; zer Gaizkia?
Non ditu Etikak mugak? Nork du munstro-izaera, mutikoek ala inguruan duten gizarteak?
Besteaz gabetua izan den baten erraietako garrasia ote da Koadernoa? Umore beltz
ederrez zipriztinduriko garrasia betiere. Liburu apala, xumea; eta, bere xumean, sakon ere.

Paperezkoa

14,90 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Agota Kristof

Agota Kristof (Csikvánd, Hungaria, 1935 – Neuchâtel, Suitza, 2011) Varsoviako Ituneko soldaduek, sobietarrak buru, 1956ko Hungariako Iraultza zapaldu zutenean, idazleak, hogeitabat urte zituela, ihes egin zuen jaioterritik, senarrarekin eta lau hileko alabarekin, aurrena Austriara, eta ondoren Suitzara (Neuchâtel). Han frantsesez (berak hizkuntza etsai deitzen dio) idazten hasi zen, aurrenik poesia eta antzerkia, baina bere narrazioek (kutsu autobiografikokoak beti) ekarri zizkioten onespena eta ospea mundu osoan. Koaderno Handiaz gain, horietako beste batzuk ere argitaratu ditu ALBERDANIAk euskaraz: Atzo, Berdin dio, Analfabetoa idazle. Beste hainbat obra utzi ditu Kristofek narrazioaren alorrean: La Preuve,Le Troisième mensonge, Où es-tu Mathias?, La bôite aux lettres.

Beste liburuak Alberdanian