• Itzultzailea: Miel A. Elustondo
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 158
  • Formatua: 205 x 140 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 18/11/2022
  • Ebookeko argitalpen-data: 18/11/2022
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-772-9

Puta

Nelly Arcan

Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua izateaz.
Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da, autofikzioaren legeak onetsiz sexuen arteko harremanaren irakurketa erradikala eskaintzen duena, eta, aldi berean, egitura sozial guztien aurka oldartzen den emakume baten beldurrak eta obsesioak erakusten ditu, eta, kontzienteki, bere burua birdefinitzeko maskara bat jartzen du.
Liburua, beraz, ez da lekukotasun hutsa, ezta fikzio hutsa ere, gerra dantza bat baizik, eta aldi berean, balentria literario bat.
«[Nelly Arcan] harrigarria zen, bikaina, originala, talentuduna. Nire ustez, Arcanen liburuak nahitaez irakurri beharko lirateke mendebaldeko mundu osoko institutu eta unibertsitateetan. Zein ikasgaitan? Filosofia .»
NANCY HUSTON, idazlea.
«Indar ikaragarriaren lekukotza, edertasun handiko literatura-lan bat, bere sufrimendua oihukatzen diguna, harengan inoiz gozatu gabe .»
ELÉA PIRES, Deuxième page
«Feminitateari buruzko hausnarketa […]. Adimena, sentiberatasuna eta argitasuna dira lan bikain honen markak, une ia filosofikoetan .»
Buzz littéraire

Paperezkoa

19,40 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Nelly Arcan

Nelly Arcan (Quebec,1973 – Montreal (2009). Literatura ikasi zuen eta escort gisa lan egitea erabaki zuen unibertsitatea ordaintzeko. Esperientzia horren ondorioz sortu zen bere lehen eleberria, Puta (2001), hasiera batean bere psikoanalistarentzako testu gisa sortua. Liburuak berehalako arrakasta lortu zuen, eta Medicis eta Femina sarietarako izendatu zuten. Hiru urte geroago, Arcanek Folle argitaratu zuen, eta Femina Sariko finalista izan zen berriro. 2007an, Pascale Bourguignon ilustratzailearekin lankidetzan, L’enfant dans le miroir neskatoentzako istorio krudela plazaratu zuen, eta 2007an, A ciel ouvert, bere hirugarren eleberria. 2009ko irailaren 24an, Nelly Arcanek bere buruaz beste egin zuen Montrealgo bere apartamentuan, telebista batean zuen hitzordua baino ordu batzuk lehenago. Bi hilabete geroago bere azken eleberria argitaratu zen, Paradis, clef en main, non suizidioaren gaia jorratzen duen.

Beste liburuak Alberdanian