• Itzultzailea: Joxan Elosegi Arregi
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Zerberri
  • Zenbakia bilduman: 42
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 136
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 24/09/2007
  • Paperezko ISBN: 978-84-96643-70-3

Amodio gutunak oinordetzan

“Gurasoengandik gelditu zitzaizkidan oroitzapenen artetik, haien ganbaran topatu nituen hiru kutxetan zeuden leku bereziena hartzen zutenak, hauskorrenak agian. Kartoizko kutxak ziren, eta ireki gabe eraman nituen etxera. Banekien han zegoela nire gurasoek hiru urtean, 1946ko irailean elkar ezagutu zutenetik 1949ko abenduaren lehenean ezkondu ziren artean, elkarri trukatu zioten maitasun gutuneria. Zer egin behar nuen, begiratu gabe bota ala irakurri? Indiskrezioa izango ote zen hura? Intzestua beharbada? […]

”Maitasun-historia bat eta elkarrekin berrogeita hamar urtetik gora bizi izan zituen bikote baten sorrera ez ezik, halako kosmogonia bat, sorkuntza-historia bat, jende orok bere burua ikusi nahi duen ispilu bat, topatu nuen halaber gutun haietan, guztiok maitasunetik jaioak izan nahi dugun aldetik. […]

”Gure historia ez da orri xuri batean idazten; sortzen garenetik gaude bahiturik beste historia baten barruan, gurasoen, aitona-amonen historian, haiek hil baino dezente geroago jaioak izanagatik ere”.

L.F.

Paperezkoa

15,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi