- Itzultzailea: Mikel Garmendia
- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Narrazioa
- Zenbakia bilduman: 92
- Formatua: 210 x 140 mm
- Orrialdeak: 0
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 01/10/2009
- Ebookeko argitalpen-data: 27/09/2009
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-051-5
Arimen maisua
Niza, 1920. Mediku gazte ospetsu batek, Dariok, onartu egiten du New York-eko emakume abenturazale gazte eta pertxenta bati sasian abortaraztea, bere emazte Klara eta bien haurra gainbeheratik salbatzearren. Horri esker egin ahal izango du aurrera odol greziar eta italiarreko gazte alderrai horrek, hiriko bezero aberaskumeen ezaxolakeriaren aurka. Nizan gisa horretan zenbait urte eman ondoren, egundoko ideia izango du Dariok bat-batean, patua bideratzen lagunduko diona: psikoanalisiaren teoria sortu berria halako sen makiabeliko batez baliaturik, halako berritsu bat bilakatuko da, arimen maisu bitxi bat, gizartean gora egingo duena, modu arriskutsu batez, horditurik bezala
Nahiz eta aldizkari batean argitaratu zuen epeka, Suite françaiseren arrakastasren ondoren, 2005ean, errekuperatu den eleberria da Arimen maisua
Irène Némirovsky
Irène Némirovsky (Kiev, 1903 – Auschwitz,1942). Familia judu aberatsean
jaio zen. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera
edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde
eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten
zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz.
II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik
sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean
Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Suite
frantsesaz gain, euskaraz irakur daitezke Nemirovskyren liburu hauek:
Gaizki ulertua, Arimen maisua, Odolaren sua, eleberriak eta Birjinak
kontakizun bilduma, denak ALBERDANIAn.