• Itzultzailea: Miel A. Elustondo
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 131
  • Formatua: 220 x 158 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Azal biguna
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 31/05/2019
  • Ebookeko argitalpen-data: 31/05/2019
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-518-3

Auschwitzeko tatuatzailea

Heather Morris

Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten.
Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.
«Amodiozko historia zirraragarri bat», El Periódico
«Kontakizun indartsu eta lazgarria… Ahaztezina», Kirkus Reviews
«Maitasun eta sufrimenduzko historia bat», New York Post
«Zintzoa… hunkigarria», Sunday Times
«Fenomeno bat», The Times
«Liluragarria», Guardian

Paperezkoa

21,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Heather Morris

Zeelanda Berrian jaio zen, baina Melbournen bizi da gaur egun, eta bertan lan egiten du ospitale publiko handi batean. 2003an aurkeztu zioten agure bat, “kontatzeko moduko historia bat izan zezakeena”. Horrela ezagutu zuen Lale Sokolov, Auschwitzeko tatuatzailea eleberriaren muinean dagoen benetako historiaren protagonista, Lalek infernu hartan ezagutu eta bizi osorako bikotekide izan zuen Gidarekin batera.

Beste liburuak Alberdanian