- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Narrazioa
- Zenbakia bilduman: 161
- Formatua: 205 x 140 mm
- Orrialdeak: 126
- Azala: Azal biguna
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 20/05/2023
- Ebookeko argitalpen-data: 20/05/2023
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-816-0
- Ebookeko ISBN: 978-84-9868-817-7
- Audioliburuko ISBN: 978-84-9868-848-1
Egarria
Ganaduaren marruek iratzarri dute Galo goizaldean. Etxe-aurrean piztu den suteak aztoratu du
ganadua. Sutean aitxe hil dela ikusi du Galok. Jakin gura du sutearena istripua izan den ala hil
egin duten aitxe. Hil egin badute, jakin gura du zorretan zegoelako hil duten ala mendekua hartu
behar duen.
Egunetan dago sargori. Asteak dira euririk egiten ez duela. Erreketan eta iturrietan ia ez
dator urik. Ez da erraza egarriari gehiago egitea.
Egarriak egarria dakar.
Ur-egarriaz gain, maitasun-egarria ere badu Galok. Sei urteko zela hil zitzaion ama. Aitxek
bestelako ardurak hartzen zituen, apustuak-eta tarteko.
Orain, mendeku-egarria piztu zaio. Beharbada mendekua hartu beharko die aitxeren
hiltzaileei, halakorik egon bada. Baina sumintzen duen mendekua aitxeri hartu gurako ziokeena
da.
Gaur ere hego haizea dabil. Gero eta gogorragoa da sikatea. Ezer egin gabe ateratzen da
izerdia. Galok Mikela darabil gogoan.
Ebooka
8,99 €
Audioliburua
14,99 €
Josu Penades
(Bermeo, 1962). Bigarren Hezkuntzako irakaslea da. 1996an argitaratu zuen Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena izeneko saiakera. Oraingo honen aurretik, beste hiru eleberri argitaratu ditu ALBERDANIAn: Etxea (2006), Jantzi beltz bi (2009) eta Ileak uretan (2012).
Beste liburuak Alberdanian