- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Poesia
- Zenbakia bilduman: 46
- Formatua: 210 x 140 mm
- Orrialdeak: 104
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 14/04/2004
- Paperezko ISBN: 978-84-96310-05-6
Egia hezur
aforismoak
Egileak lehendik argitaratu dituen poesia eta aforismo liburuetan abiaturiko bidearen jarraipena da liburu hau. Bizitzaren aurrean galderak eta galderak egiten dira, eta probatzen den erantzun bakoitzak berekin itsatsirik du galdera eta galdera, ukitu ironiko batekin, batzuetan erruki budistatik ez urrun, besteetan umorearen bidelagun.
Juan Kruz Igerabide Sarasola
Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, Alberdania argitaletxean argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur, Herrenaren arrastoan eta Noiz arte arrazoi aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten eta Doneaneko alaba nobelak.
Beste liburuak Alberdanian