• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Saiakera
  • Zenbakia bilduman: 67
  • Formatua: 205 x 140 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 17/06/2021
  • Ebookeko argitalpen-data: 30/06/2021
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-669-2

Egun gorrietan

Sigi-sagako gogoetak

Elena Martínez Rubio

Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita,
pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula
ez fl neur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen
arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginak
ulertu, azaldu eta barneratzea helburu.
Eta –zergatik ez?– aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan –eta historian
zehar– noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeria, bidegabekeria, sasiargudiatzea
agerian jarriz.
Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten
berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan
zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia…
Hortik sigi-sagako gogoetak , alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak
baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari
dagokionez ere.
Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaio
saiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere.

Paperezkoa

14,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Elena Martínez Rubio

ELENA MARTINEZ RUBIO Bilbon jaio zen 1957an, baina Parisen eman zituen lehen urteak. Unibertsitate arteko ikasketak alemanez egin zituen Bilbon, Alemaniakoa du batxilergoa, eta han egin zuen Filosofia eta Soziologiako lehen zikloa ere. Lizentziatura, Bartzelonako Autonomoan, katalanez. Doktoretza tesia, Javier Sadabarekin, Hannah Arendti buruz egin zuen, Espainiako Estatuan lehena. EUTGn Euskal Filologia ikasi zuen. Berlingo Unibertsitatean euskara irakatsi du urtebetez, eta Literatura ikasi zuen bi urtez. Lau urtez Filosofia-eskolak eman ditu euskaraz EHUn. Beste urtebete Frankfurten eman du euskara irakasten, bertako Kaukasologia sailean. Saiakera hauek argitaratu ditu, besteak beste: Un pensamiento a la intemperie (Hannah Arendti buruz) (1999), Bidaia filosofikoak (2015), Jactaos vosotros (2015). Poesia ere argitaratu du: Viv amos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiriko lehen saria, 2010). Hiztegigintzan ere aritu da: Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch Hiztegia (2006 eta 2011).

Beste liburuak Alberdanian