• Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 123
  • Formatua: 205 x 140 mm
  • Orrialdeak: 202
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 27/10/2017
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-375-2

Gaizki ulertua

Irène Némirovsky

IRÈNE NÉ­MIROVSKY (Kiev, 1903 – Auschwitz, 1942). Ukrainarra bazen ere, heziera frantsesa jaso zuen familian. Familia judu aberatsean jaio zen, baina haurtzaro bakartia izan zuen Irènek: aitaren aferak alde batetik; amak, berriz, bazter utzi zuen, bere harreman sozialetan murgildurik. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz.

Iraultza Sobietarra lehertu zenean, aita mehatxatuta zegoela eta, Frantzian hartu zuten bizilekua._x0003_Bertan egin zen idazle. 1929an bihurtu zen ospetsu, David Golder eleberria argitaratu zenean. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitzera eraman zuten.

Urte askoan ahaztua egon den arren, 2004an, Némirovskyren alabek gordetako eskuizkribu bat kaleratu zen: Suite frantsesa. Garai ilun hari buruzko kronika ezin ederrago horrek arrakasta itzela lortu du mundu osoan.

ALBERDANIA argitaletxeak Némirovskyren beste liburu hauek ere plazaratu ditu euskaraz: Arimen maisua eta Suite frantsesa eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma.

Paperezkoa

16,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Irène Némirovsky

Irène Némirovsky (Kiev, 1903 – Auschwitz,1942). Familia judu aberatsean
jaio zen. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera
edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde
eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten
zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz.
II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik
sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean
Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitz-era eraman zuten. Suite
frantsesaz gain, euskaraz irakur daitezke Nemirovskyren liburu hauek:
Gaizki ulertua, Arimen maisua, Odolaren sua, eleberriak eta Birjinak
kontakizun bilduma, denak ALBERDANIAn.

Beste liburuak Alberdanian