- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Zerberri
- Zenbakia bilduman: 22
- Formatua: 190 x 120 mm
- Orrialdeak: 96
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 29/11/2001
- Paperezko ISBN: 978-84-95589-30-9
Harria mundu, mundua harri
Kontu kontari eta bertso kantari datorkigu Iñaki Perurena liburu honetan. Harriaren aitzakian -edo, hobeto esan, harria lagun duela-, mundurik mundu ibiltzeko aukera izan du Perurenak, Euskal Herriko bazter ia guztietan eta mundu zabaleko kontinente ia guztietan. Nola pasadizo xelebreak hala une hunkigarriak, orotariko bizipenak izan ditu Iñakik bere ibilera horietan, eta liburu honetara jaso nahi izan ditu arrazoiren batengatik edo besterengatik gogoangarri gertatu zaizkionak. Berrogeita hamabost pasarte dira denera hemen jasoak. Unean uneko xehetasunen berri ematen digu aurrena Perurenak, hitz lauz; gero, bertso bidez ematen dio errematea. Liburu hau, ordea, ez da Leitzako indartsuaren beste erakustaldi bat, Perurenak ez baitu oraingo honetan ezein marka hausteko asmorik. Aitzitik, harririk mundu eta mundurik harri dabilela izan dituen bizipenen arrastoa uztea beste helbururik gabe osatu du Iñakik liburu hau, bertsoa duelarik oraingo honetan harri.
Iñaki Perurena
Iñaki Perurena Gartziarena (Leitza, 1956ko irailaren 23a) nafar harri-jasotzailea da, historiako handienetakoa.
Beste liburuak Alberdanian