• Itzultzailea: Mirentxu Larrañaga
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Literatura unibertsala
  • Zenbakia bilduman: 116
  • Formatua: 200 x 130 mm
  • Orrialdeak: 280
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/12/2005
  • Paperezko ISBN: 978-84-96310-81-0

Hona hemen gu biok

Dorothy Parker

Istorio gazi-gozoak dakarzkigu Dorothy Parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. Kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. Istorio zorrotzak, umorez eta atsekabez beteak. Ikara eragiten duten umorez zipriztindutakoak. Suharrak dira, grina biziz idatzitakoak, betiereko gorabehera katramilatsuak dituztenak kontagai: senar ankerren doilorkeria, emazte otzanen mendekotasuna, senitartekoen itxurakeriak, bikote harremanetako gaizki-ulertzeak, jeloskorkeria, bakardadea, egunerokotasunaren ohikeria, txutxu-mutxuen maltzurkeria, jendarteko bereizkeriak, txirotasuna, arrazakeria, amatasuna, abortua, dibortzioa, buruaz beste egitea… Haatik, ez dira istorio sentibera hutsalak. Ez dira kontakizun arinak, inozoak; pisuak eta larriak baizik. Benetakotasun egiazkoa darie. Argi eta garbi islatzen gaituzte. Eta geure buruaz irri eginarazte digute, bihozgabe, basaki.

Paperezkoa

13,85 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Dorothy Parker

(1893-1967) New Jersey-n sortu, baina New York-en hazi eta hezitakoa; erdi eskoziarra eta erdi judua, jatorriz. Garai hartako emakume idazlerik buruargien, luma-zorrotzen eta umoretsuenetakoa izan zen; New Yorkeko Algonquin hoteleko Mahai Biribilaren inguruan biltzen zirenetarikoa. Poesia, ipuingintza laburra, zutabegintza, kritika eta gidoigintza landu zituen. Hamasei istorio aldatu ditugu hona, orduko zenbait kazeta eta aldizkarik argitaratu zizkiotenak, 1923tik 1938ra bitartean.

Beste liburuak Alberdanian