- Itzultzailea: Antton Olano
- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Literatura unibertsala
- Zenbakia bilduman: 139
- Formatua: 200 x 130 mm
- Orrialdeak: 750
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 22/10/2008
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-026-3
Ilargi-harria
Ingeles literaturako lehen detektibe-eleberria, edo misterio-eleberri modernoaren aitzindari eta XIX. mendeko garrantzitsuenetako bat da Ilargi-harria, adituen ustez. Bere egitura narratibo ez ohikoagatik da batez ere berezia. Izan ere, eleberria gutun bidezko narrazio korala dela esaten daiteke: narratzaileak diamantearen desargertzearekin zerikusia duten personaiei gertaerez dakitena idatzaiz kontatzeko eskatu, eta haiek, elakarri txanda hartuz, eta gertaeren inguruan nork bere ikuispegia emanez, ikuspegi desberdinak eta are kontrajarriak ere, hasieratik bukaeraino albaintzen dute istoria. Horretaz gainera, berziki azpimarragarria da idazleak bere pertsonaien bidez giza izaeraren alderdi guztiak agerian jarriz eta intrigari azkeneraino eutsiz erakusten duen maisutasuna. Batez ere horretan agertzen ditu Collinsek bere idazle-dohain ikaragarriak. Aspaldi esana utzi baitzuen T.S. Elliot handiak Ilargi-harria dela ingelesez idatzitako detektibe-eleberririk luze eta onena, idatzitako lehena izateaz gainera.
Wilkie Collins
“Wilkie Collins (1824-1889) Londresen jaio eta bertan bizi izan zen ia bizitza osoan. 1851n, Charles Dickens ezagutu zuen, antzerkirako zaletasunak elkarturik. Handik aurrera, Collins eta Dickens lagun handiak egin ziren, eta elkarlanean aritu ziren.
Collins oso idazle oparoa izan zen, eta arrakasta handikoa. Hogeita sei urterekin argiraratu zuen bere fikziozko lehen lana, Antonina or the Fall of Rome, eta 1860ko hamaraldian idatzi zituen bere lanik on eta ezagunnenak: The woman in white eta Ilargi-harria. Azkeneko hori izan zen, hain zuzen, Collinsek erreskadan idatzitako laugarren “”best-sellerra”””
Beste liburuak Alberdanian
