- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Narrazioa
- Zenbakia bilduman: 133
- Formatua: 205 x 140 mm
- Orrialdeak: 0
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 12/11/2019
- Ebookeko argitalpen-data: 12/11/2019
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-527-5
Itsu kolpeka
Urko ez da galtzaile peto bat, baina ozta-ozta gogoratzen da noiz gozatu zuen azken garaipena. Ikerlari izan nahi luke, baina gazte garaiko aurrekari penalek bidea ixten diote. Nola edo hala aurrera ateratzen du bizimodua, ikertzaile azpikontratatu baten morroi gisa, aitak maiz leporatzen dizkionak saihesten saiatzen den bitartean.
Nadiari gaztaroa lapurtu zioten, bere jaioterrian bertan aurrenik, bizitza berri baten bila ihesbide zuen urruneko lurralde batean gero. Partida pobrea jokatzeko karta eskasak banatu dizkio bizitzak, eta, jakina denez, zaila da karta eskasekin jokaldi onik egitea
Iruñeko kale aberatsetan eta aldiri ez hain dotoreetan, astebeteko tartean, Urkori egindako enkargu bereziak eragingo duen xake-partida tragiko bat jokatuko da, eta biak, Urko eta Nadia, izanen dira, aldi berean, jokalari eta pieza. Eta, xakean, bizitzan bezala, ezin-bestekoa da aukera egitea
Alfontso Gartziandia Gartziandia
Iruñean jaioa da. Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen, eta DBHn irakasle dihardu. Hau da argitara ematen duen lehen literatur lana.
Beste liburuak Alberdanian