• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 1
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 162
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/05/1993
  • Paperezko ISBN: 978-84-88669-01-8

Itzalen itzal

Juan Gartzia Garmendia

Narrazio gidari bat ageri da Itzalen itzal ipuin-bilduman, hainbat ipuin biltzen dituena. Eta narrazio gidari horrek garrantzi handiagoa hartzen du, gainera, liburuan aurrera egin ahala, ipuin ttiki distiragarriek baino. Marrubi-sorta baten antzera antolatuak ageri dira ipuinak, eta landare-zurtoin batek lotzen ditu. Bidaia bat da landare-zurtoina. Bidaia bat Italian barrena eta Erdi Aro eta Berpizkunde garaian atzera, gaurko gizakiaren ikuspegitik bada ere. Hamaika hiri ikusiko ditu irakurleak, auto baten leihotik bezala pasatzen; autoan bertan gertatzen denari jarri beharko dio, ordea, arretarik handiena.

Paperezkoa

12,60 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Juan Gartzia Garmendia

Juan Garzia Garmendia (Legazpi, 1955) Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez, eta literatur itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakes­peare, Barthes euskaratu ditu, besteak beste. 1987an kaleratu zuen bere lehen ipuin-bildu­ma (Akaso, Erein, 1987). eta geroztik beste bi narrazio-liburu: Itzalen itzal (Alberdania, 1993) eta Fadoa Coimbran (Alberdania, 1995).

Beste liburuak Alberdanian