• Itzultzailea: Iñigo Errazti
  • Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 89
  • Formatua: 210 x 140 mm
  • Orrialdeak: 376
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 07/06/2009
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-063-8

Jaiotze markak

Nancy Huston

Lau ume, familia bereko lau belaunaldi. Ezkutuko kate batek lotzen ditu Sol, Randall, Sadie eta Erra. Haietako lehenaren umezaroko gertakariek besteen geroa markatuko dute, eta lotura horren adierazgarri mutu da laurek duten jaiotzetiko orbana.
Jaiotzetiko markak lau narraziotan gorpuzten da, eta orainetik lehenera egiten du aurrera, familia barruko bizipenen eta gertakari historikoen hariez bilbaturiko ehunean. Hogeita batgarren mendeko Kalifornian hasi, eta 1944ko Alemaniara eramango gaitu, aldi bakoitzean protagonistak inguratzen dituen mundu eta gizarte egoera aldakorretan barrena. Ibilbide horretan lau ume ditugu gidari, haien bitartez ezagutuko ditugu euren barne mundu ezkutukoa eta bizi direneko kanpo mundu gordina.
Umeen barne solasek kontakizun bizia eskaintzen dute, ez, ordea, ikuspegi tolesgabea, eleberri hau ederra eta izugarria baita aldi berean.

Paperezkoa

19,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Nancy Huston

“Nancy Huston Calgary-n jaio zen, Kanadan, 1953an. Ingelesez eta frantsesez idazten du, eta berak egiten ditu bi hizkuntzen arteko itzulpenak. Hogei urte zituela iritsi zen Frantziara, eta, 1977an gero, Parisen bizi da. 1981ean idatzi zuen Les Variations Goldberg eleberria. Musikagile ere bada, flauta eta klabezina jotzen ditu. Hainbat sari jaso ditu bere bizitzan zehar: Goncourt des Lycéens, Livre-Inter saria, Elle saria, Femina saria.

Alberdaniak bere eleberririk ezagunena argitaratu zion 2009an: Jaiotze markak. Hustonena da baita ere L’Empreinte de l’ange eleberria.”

Beste liburuak Alberdanian