- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Ostiral
- Zenbakia bilduman: 8
- Formatua: 190 x 120 mm
- Orrialdeak: 0
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 01/05/1997
- Ebookeko argitalpen-data: 29/05/1997
- Paperezko ISBN: 978-84-88669-46-9
Kalezulo
Harako Leizezulo hartan agertzen ziren pertsonaia gaztetxoak heldu egin dira. Gazte bihurtu. Bakoitzak bere bidea hartu du eta bere bide-lagunak aukeratu. Haietako bat, Asier, beste lagun-koadrila batekin bildu da. Xabala eta Argala ditu bide-lagun; hartu duen bidea, ordea, hondamendira daraman XX. mendeko izurrite nagusiarena da: drogarena. Nobela astebukaera baten kontaera da. Asier drogaren hondamendira daraman bidean barrena barneratu da. Hondamendizko gau-bidaia horretan hainbat mugarri aurkitzen ditu, ordea, aurreko bizitzarekin lotzen dutenak eta irteera bat seinalatzen diotenak. Hondamendizko gau-bidaiaren muturreraino egingo ote du ala irteera mugarri horiei kasu egingo ote die? Erantzuna irakurlearen esku
Jesus Maria (Bizargorri) Mendizabal Iraola
JEXUXMARI MENDIZABAL BIZARGORRI (Ormaiztegi, 1949). Haur eta gazte literatura landu du gehienbat (Ilargia lekuko, Zelina, Leizezulo, Kalezulo). Itzultzaile gisa, hainbat liburu plazaratu ditu: La Fontaineren Alegiak, sudur on-doan begiak, Maupassanten Roque ttikia, Anna Gavaldaren 35 kilo esperantza, Sepúlvedaren Kaio baten historia eta hegan irakatsi zion katuarena, Quirogaren Eguzki kolpea (Itzulpenaren Euskadi Saria).
Beste liburuak Alberdanian