• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 56
  • Formatua: 210 x 140 mm
  • Orrialdeak: 136
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 23/05/2005
  • Paperezko ISBN: 978-84-96310-50-6

Kearen truke

Aritz Gorrotxategi

Noraino iristeko gai da maitale bat maite duen horren peskizan? Are, maite den hori pertsona bat ez baina gauza bat denean. Liburu zahar bat esaterako, inork inoiz ikusi ez duen liburu bat. Arraza aparteko bat osatzen dute liburu zaharren maitaleek. Inor gutxi arduratuko litzateke hirian agure baten heriotzagatik, bestela. Inor gutxi, agure horrek sekretu ilun bat gordeko ez balu. Sekretu hori argitzen saiatzen da Samuel Elizalde ikertzaile ohia. Elizalde tipo garratza da, ezkorra. Duela gutxi utzi dio erretzeari eta nostalgia zipitzik gabe begiratzen dio inguruari. Inguruak ere sarritan itzultzen dio begirada hotz hori. Ustelkeriaz zipriztindutako hiri honetan, besteak zauritzeko gaitasunak mugiarazten du jendea. Ke artean aienatu edota itzal bihurtzeraino.

Paperezkoa

13,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Aritz Gorrotxategi

Aritz Gorrotxategi (Donostia, Gros auzoa, 1975). Zuzenbidean lizentziaduna. Egun, gidoigintzatik bizi da. Literatur eta zinema kritika landu ditu bereziki. 2000. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen bere lehen eleberriarekin, Kafkaren labankada. Horrez gain, bereak dira Taxi bat Hamletentzat (2002) eta Zaldi hustuak (2007) poema-liburuak, Egurra Pinotxori (2002) narrazio bilduma edota Kearen truke eleberria (2005).

Beste liburuak Alberdanian