• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 54
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 03/03/2025
  • Ebookeko argitalpen-data: 03/03/2025
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-906-8
  • Ebookeko ISBN: 978-84-9868-907-5
Fitxa teknikoa

Kutsidazu bidea, Ixabel

Josean Sagastizabal

Umorea da eleberri honen ardatza. Umorea literatur tratamendu egokiz egina, estilo arinez, generoaren arauekiko berritzaile, eta beste berezitasun garrantzitsu batekin: arrakasta. Giharren bat ukitu izango du liburu honek euskaldun berri edo zaharberrituen gorputzean, nork bere burua identifikatua sentitzeraino pasarteren batean edo bestean. Izan ere euskal belaunaldi baten ispilu konplexurik gabea da Kutsidazu bidea, Ixabel.

Paperezkoa

12,90 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Ebooka

7,99 €

Erosi eta deskargatu

Josean Sagastizabal

JOXEAN SAGASTIZABAL Eibarren jaio zen, 1956an, eta Gasteizen bizi da. Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen. 1983an, “Café Iruña” saria irabazi zuen Jolasean izenburuko kontakizunarekin. Harenak dira hurrenez hurren liburu hauek: Zerura igotzeko (1986) eta Inguratuta gatxeuden (1989) ipuin bildumak; Jolasean (1983), Paixibo (1987), Gerturik daukagu odola (1999) eta Nomadak kantari doaz (2005) eleberriak; Zorotariko Euskal Hiztegia (1996); eta Moskatel Team (2005) antzerki-lana. Kutsidazu bidea, Ixabel arrakastatsua gaztelaniara itzuli zen 2007an, Monte arriba, ¡los vascos! izenburupean. Aurretik, 2006an, Kutsidazu berriz, Ixabel argitaratu zen, esku artean duzun liburuaren bigarren zatia.

Beste liburuak Alberdanian