• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Poesia
  • Zenbakia bilduman: 1
  • Formatua: 210 x 150 mm
  • Orrialdeak: 75
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/05/1993
  • Paperezko ISBN: 978-84-88669-00-1

Laino artean zelatari

Felipe Juaristi

Laino artetik begi bakoitz handi bat ageri da. Ez da Jainkoaren begia, poetarena da. Begiak, laino artean, ez du gardentasunez ikusten gauzen eitea. Difuminatu egiten zaizkio Ni1 eta Ni2 banitatearen lanbrotan. Arbola bat atzeman daiteke, ordea, iruntzitara jarrita ere harrigarri garbi, mirakuluz zehatz, metropoliaren zoruan eta amodio modernoen matazan errotua.

Paperezkoa

8,00 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Felipe Juaristi

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957). Kazetari­tzako ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz eta gaz­telaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren melankoli (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania, 1993) argitaratu ditu. Hitz lauzko lanik ere badu: Intzentsua lu­rrean bezala (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak, eta Arinago duk haizea, Absalon (Erein, 1990) nobela.

Beste liburuak Alberdanian