- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Narrazioa
- Zenbakia bilduman: 66
- Formatua: 210 x 140 mm
- Orrialdeak: 176
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 01/11/2006
- Paperezko ISBN: 978-84-96643-25-3
Marearen erraietan
Fikzio gauzagarria duzu eskuartean.
Hiru emakume eta gizon bat dira protagonista nagusiak. Bizitzak hurbildu, eta bizitzak berak urrundu ditu. Gizakiaren metamorfosi animikoaren lekukotasuna ageri da batetik; bestetik, une ilunei neurria hartzea. Iragana, oraina eta etorkizuna nahasten dira lerro artean, bizitza eta heriotza nola.
Bilbon eta Bartzelonan kokatu ditu autoreak bere pertsonaiak. Banan-banan aurkeztuko dizkizu hasieran, modu beregainean jardungo dute ondoren.
Ez da film bat, halere badu narrazio zinematografikoaren usaina.
Amets bat da nobela hau, amets gauzagarria.
Jose Inazio Basterretxea Polo
Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, 1959). Informazio-zientzien doktorea (EHU, 1995). Honen aurreko liburuak: Kideen eta arerioen karakterizazioa. Dualitatea kartel politikoan (1996, EHU); Informazioaren eta komunikazioaren oinarriak (1997, UEU); Kultur-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa (2002, UEU).
Beste liburuak Alberdanian
