• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Zenbakia bilduman: 18
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/11/1998
  • Ebookeko argitalpen-data: 23/11/1998

Pausoa noiz luzatu

Andoni Egaña

Nobela honetan gailurreraino darama Andoni Egañak guztiz berezkoa duen diztantziarako eta zehar-esanerako maisutasuna. Frai Kandidoren bizitza kontatzen du bertan. Bi argazkik mugatzen dute bizitza hori: 1930ekoa da bata, Jacako matxinadaren ondoren Francok epaitzen du; 1960koa da bestea, Zarauzko Lanbide Eskolako sortzaile gisa, Francok Eskolari eman dion saria jasotzera doa. Bi argazki horien artean mugitzen da nobela. Bi argazki eta bizitza ulertzeko modu bat.

Andoni Egaña

Andoni Egaña Makazaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a) bertsolaria eta euskal idazlea da. Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (lauak jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005); beste inork ez du halakorik lortu. Euskal Filologian lizentziaduna. Euskaltzain Urgazlea da.

Beste liburuak Alberdanian