• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Zerberri
  • Zenbakia bilduman: 41
  • Formatua: 190 x 120 mm
  • Orrialdeak: 192
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 27/11/2006
  • Paperezko ISBN: 978-84-96643-35-2

Zeruan zer berri

arantzazuko talaiatik eguraldiari begira

Pello Zabala Bengoetxea

“Saiatu naiz kazetari lanak egiten. Ez dakit kazetari naizen. Ez baitut kazetaritzarik ikasi. Ez dakit asmatu dudan. Dudan. Saiatu bai.

”Saiatu naiz meteorologiaz jarduten, iragarpenak taxutzen, dakizkidanak erakusten eta zabaltzen. Ez dakit meteorologo deituko nioken nire buruari. Ez baitut meteorologiarik ikasi. Ez dakit asmatu dudan. Hor ere dudan. Saiatu, ordea, bai.

”Saiatu naiz, baita, euskal kultura bidean, kultura hedatu jaso eta kultibatuaren alorrean lantzen. Beste aurreko biak baino gehiago inporta zait honetan asmatzea. Ez dakit asmatu dudan. Saiatu naiz asmatzen, saiatu naizenez”.

Paperezkoa

14,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Pello Zabala Bengoetxea

PELLO ZABALA (Amezketa, 1943). Gazte-gaztetatik, Arantzazun bizi da, eliz-ikasketak egin eta fraile frantziskotar egina. Meteorologia eta fraile-bizitzaz batera, beste bokazio bat izan du bizi osoan erro-errotik sustraitua: musika. Arantzazuko organista da eta makina bat eliz-kanta euskarazko armonizatu du. Irratian ere aritu da, luzaroan, bai musikari buruzko saioen gidari, bai eguraldiari buruzkoetan ere. Gaur egun ere irratigintzan ari da, eguraldiari buruzko albisteak nekazarientzat jorratzen.

Beste liburuak Alberdanian