- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Bildumaz kanpokoak
- Nº de la colección: 0
- Formato: 250 x 170 mm
- Páginas: 248
- Encuadernación: Tapa dura
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/11/2005
- ISBN papel: 978-84-96310-77-3
1940-1960, Bortzirietako gaztiak
Bortzirietan 1940. urtetik 1960 bitartera, baserritik aparte bertze lanbide batzuk suertatu ziren. Beti ere baserria eta haren inguruko lanak izanen ditugu ardatz; baina honez gain, mendiko lanak, Terranovako bakailao arrantza, Ameriketara emigratzeak, kontrabandoa eta Iparraldeko ostatuetan neskek egindako sasoiak dira azalduko zaizkigunak Bortzirietako garaiko gazteentzako lanen artean.
Rosa Arburua
Rosa Arburua Goienetxe, Hezkuntza eta Filosofian Doktorea, Berako Toki Ona Institutuan Geografia eta Historia irakaslea da. Bere hasierako argitarapenak Inguru Giroari eta Hezkuntzari buruzkoak izan ziren. Azken urte hauetakoak, berriz, historia arloan kokatzen dira: 1940-1960. Bortzirietako Gaztiak (Alberdania, 2005), Nafarroako Historia (Oxford 2007).
2007-2008 ikasturtean Nafarroako Hezkuntza Departamenduak antolatzen duen Ikerketarako Lizentzia lortu eta kontrabandoari buruzko monografia sendo hau idatzi zuen. Bestalde Moztu Filmak eta Kultur Mediarekin batera, kontrabandoaren inguruan sortutako Gaua Argituz proiektuan egindako ikerketen zuzendaria izan da.
Une hauetan, Irungo Jose Antonio Loidi bekari esker, 1960ko hamarkadan Euskal Herriko muga gaindituz portugaldarren isilpeko emigrazioaz ikertzen ari da.
Otros libros en Alberdania