- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 15
- Formato: 190 x 120 mm
- Páginas: 112
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 01/03/1998
- ISBN papel: 978-84-88669-56-8
Herrenaren arrastoan
aforismoak
Denok hasten gara txiki-txikitatik nobela luze bat irakurtzen, eta hil arte ez da nobela hori amaitzen. Bizitza du izenburu. Nobela horretan fikziozko pertsonaiak nahiz benetakoak nahasten dira; arrastoa utzi, eta han-hemenka aldentzen dira bidegurutzeetan zehar, herrenka. Sotiltasunez josten ditu Igerabidek pentsamenduok, hitz handirik gabe. Baina zer pentsa uzten zaituzten haritxoak dira, eta hitz handirik erabiltzen ez badu ere, hitz handiak datozkizu berehala burura liburua irakurri ahala: bizitza, heriotza, amodioa, adiskidetasuna
Juan Kruz Igerabide Sarasola
Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, Alberdania argitaletxean argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur, Herrenaren arrastoan eta Noiz arte arrazoi aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten eta Doneaneko alaba nobelak.
Otros libros en Alberdania