- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Ostiral
- Nº de la colección: 17
- Formato: 190 x 120 mm
- Páginas: 0
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 22/10/2001
- Fecha de publicación en digital: 22/10/2001
- ISBN papel: 978-84-95589-23-1
Jostorratza eta haria
«Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan mugitu nahi izan dut Jostorratza eta haria idazterakoan; alde batetik, jostorratzez eta hariez josten goazen historia-istorio multzoa garelako; baina, era berean, istorio-historia horien haziak jaiotzen garenean gurekin datozelako, bi begi, bi hanka, bi beso eta bihotz bat datozen bezalaxe. Istorio-historia honen muina, beraz, hauxe da: ama batek jaiotzear dagoen alabarentzat kontaturiko istorio-historia. Istorioa zergatik? Oinarri erreala eduki arren, fikzioa delako an. Historia zergatik? Galbahe pertsonalez osatua egon arren, Historiaurretik abiatu arren, batez ere azken mendeari ematen diolako liburuak bira».
Yolanda Arrieta
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Etxebarria, Bizkaia, 1963ko uztailaren 6a) euskal idazlea da. Magisteritza ikasketak egin zituen Eskoriatzako Irakasle Eskolan. Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ere ikasi ditu. 2015ean Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen Argiaren alaba liburuarekin (Autoedizioa, 2014, Denonartean, 2015).
Otros libros en Alberdania