• Traducción: Mirentxu Larrañaga
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 71
  • Formato: 210 x 140 mm
  • Páginas: 320
  • Encuadernación: Tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 01/10/2007
  • ISBN papel: 978-84-96643-77-2

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

John Boyne

Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen.

“Ia ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoa”. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller

“Irudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa… Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arte”. Nick Tucker, Independent

“Liburu ezin bikainagoa… istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoa”. Irish Examiner

“Askotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoa”. Achuka

“Hain da liburu xumea eta, itxura batera, hain irakurterraza, ia-ia perfektua baita”. Irish Independent

Papel

15,90 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

John Boyne

Irlandan jaio zen 1971n, eta, honako honez gaiz, beste lau eleberriren egilea da: The Thief of Time, The Congress of Rough Riders, Crippen eta Next of Kin izenekoena. Oraingoz, hamazazpi hizkuntzatara itzuli diote esku artean duzuna, eta film bat ere egin berri dute liburua oinarritzat hartuta. Orain, beste eleberri bat idazten ari da, eta “istorio labur-laburrak” idatzi ohi ditu astero Irlandako Sunday Tribune berripaperean. Dublinen bizi da.

Otros libros en Alberdania