- Itzultzailea: Mirentxu Larrañaga
- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Narrazioa
- Zenbakia bilduman: 71
- Formatua: 210 x 140 mm
- Orrialdeak: 320
- Azala: Azal biguna
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 01/10/2007
- Paperezko ISBN: 978-84-96643-77-2
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen.
Ia ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoa. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller
Irudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arte. Nick Tucker, Independent
Liburu ezin bikainagoa istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoa. Irish Examiner
Askotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoa. Achuka
Hain da liburu xumea eta, itxura batera, hain irakurterraza, ia-ia perfektua baita. Irish Independent
John Boyne
Irlandan jaio zen 1971n, eta, honako honez gaiz, beste lau eleberriren egilea da: The Thief of Time, The Congress of Rough Riders, Crippen eta Next of Kin izenekoena. Oraingoz, hamazazpi hizkuntzatara itzuli diote esku artean duzuna, eta film bat ere egin berri dute liburua oinarritzat hartuta. Orain, beste eleberri bat idazten ari da, eta istorio labur-laburrak idatzi ohi ditu astero Irlandako Sunday Tribune berripaperean. Dublinen bizi da.
Beste liburuak Alberdanian