• Traducción: Karlos Zabala
  • Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Narrazioa
  • Nº de la colección: 78
  • Formato: 210 x 140 mm
  • Páginas: 84
  • Encuadernación: Tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 19/05/2008
  • ISBN papel: 978-84-96643-76-5

Tom hil da

Marie Darrieussecq

Kontakizun xume bat da, esaldi bat bestearen atzetik jarrita koaderno batean, Tomen heriotza kontatzeko. Lau urte eta erdiko haurra da Tom. Sydneyn hil da, Australian. Anaia zaharrago bat du eta arreba gazteago bat; aita bat ere badu eta ama bat. Ama da hain zuzen ere kontalaria. Tomen heriotzatik hamar urte pasatu dira, oroitzapenei aurre egitera ausartu denean. Egiaren zati laburrak biltzen ditu, ahanzturak galaraz ditzan baino lehen.

Barne bidaia zirraragarri bat da Tom hil da, doluaren muinetara, minaren mintzetara, eta, aldi berean, hausnarketa bat heriotzaren ideiari aurre egiteko gure gizarteak erabiltzen dituen moduei buruzkoa. Eleberri honekin Goncourt sarian finalista izan zen Marie Darrieussecq.

Papel

19,00 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Marie Darrieussecq

(Baiona, 1969). Pariseko École Normal Supérieure-n egin zituen letra ikasketak. 1996an argitaratu zuen aurreneko nobela, Ahardikeriak (Alberdania, 2004), eta arrakasta itzela izan zuen Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero. Ondoren argitaratu dituen liburuak: Naissance des fantômes (1998); Le Mal de mer (1999); Précisions sur les vagues (1999); Bref séjour chez les vivants (2001); Le Bébé (2002); White (2003); Claire dans la forêt (2004); Le Pays (2005); Zoo (2006).

Otros libros en Alberdania